Gaur Nafarroan mobilizazioa egin dute Autoglas-Glavista enpresako beharginek. Tuteran izan da protesta, Guardian multinazionalak duen faktoriaren aurrean. Exijitu dute egungo jarrera oztopatzailearekin amaitzea, Autoglas-Glavistako 240 lanpostuak salbatzeko.
ELA sindikatuek zabaldu duenez, beharginen egoera kritikoa da: "Plantilla aldi baterako enplegu erregulazioan dago irailaren 30era arte. Industria proiektua zehazten ez bada, 240 langilek lana galduko dute".
ELAk adierazi du Guardianen ardura dela egun dagoen blokeo egoera. Izan ere, Guardianek uko egin dio Autoglas-Glavistaren lantegiaren kokalekua diren lurrak saltzeari. Gogoratu dute 2020an Guardianek Autoglas-Glavistaren plantilla desegin zuela enpresa Parter Capital funts putreari saltzeko. "Bere erantzukizuna izan zen 2020an, eta hala izaten jarraitzen du 2023an ere", nabarmendu dute.