Azken eguna Laudio Berrikusi aplikazioan zerbitzuen sektoreko inkesta betetzeko

Jone Gartzia Gerra 2023ko ira. 29a, 11:28

Laudio Berrikusi aplikazioaren bidez bete daiteke galdetegia eta zozketan parte hartu. / Aiaraldea.eus

Gaur amaituko da APILLek Laudioko zerbitzu sektorearen inguruan abiatutako galdetegia betetzeko epea. Laudio Berrikusi aplikazioaren bidez egin daiteke eta trukean 100 euroko hiru opari txartel zozkatuko ditu elkarteak parte-hartzaileen artean.

Laudioko Merkatarien Elkarteak kontsumitzaileek herriko zerbitzu sektorearen inguruan duten iritzia ezagutu nahi du: zer duten faltan, behar dutena aurkitzen duten ala ez... Horretarako, galdetegi bat jarri zuen Laudio Berrikusi aplikazioaren erabiltzaileen eskura -dagoeneko 3.000 pertsonak baino gehiagok deskargatu dute mugikorrean- eta horien erantzunekin Laudioko zerbitzuen inguruko azterketa bat egin nahi du.

Galdeketa sustatzeko parte-hartzaileen artean 100 euroko hiru opari-txartel banatuko dituela iragarri du APPILLek. Gainera, gogoratu beharra dago hau ez dela Laudio Berrikusi aplikazioan egun zabalik dagoen zozketa bakarra; izan ere, urriaren 16ra bitartez Laudioko saltokietan gutxienez 10 euro gastatzen dituztenen artean 1.000 euro zozkatuko ditu elkarteak, baldin eta tiketak aplikaziora igotzen badituzte. Ongi etorri udazkena kanpainaren barruan dago ekimena eta helburua aplikazioaren erabilera sustatzea eta erabiltzaile berriak eskuratzea da.

Laudioko Altxorrak

Gaur "udalerriko negozio txikiak sustatzea eta balioestea" helburu duen ekimenaren bigarren edizioa izango da. Ekitaldian hainbat sari banatuko dituzte Laudioko merkataritza eta ostalaritza establezimenduen artean. 20:30ean hasiko da sariketa Laudioko Kasinoan eta Nira abeslari eta musikagile laudioarrak kontzertua emango du bere bandarekin batera.

Erlazionatuak

Laudioko Altxorrak sariketa

Erredakzioa 2023 ira 29 Laudio

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide