ARGAZKIAK

Itxialdia abiatu dute Autoglas-Glavistako langileek, lanpostuen alde borrokatzeko

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko urr. 4a, 14:38

Laudioko Autoglas-Glavista fabrikaren barruan itxialdia abiatu du behargin talde batek, kaleratze espedientearen aurka borrokatzeko. Herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete, eta ostiralean mobilizazioa egingo dute.

Ez dute amore emango. 240 langile kale gorrian utziko dituen kaleratze espedientearen aurka borrokatzeko, Autoglas-Glavistako behargin talde bat fabrika barrura sartu da gaur eguerdian, itxialdi bat abiatzeko. Herritar ugariren txalo eta animo oihu artean sartu dira hilabetez geldi egon den lantegira. 

Datozen ordu eta egunetan, Aiaraldeko hainbat eragile eta enpresa batzordetako kideak hurbildu egingo dira itxialdian diren beharginei babesa adieraztera. Halaber, informazio postua jarri dute Herriko plazan zein Glavistako atarian, eta herritar orori luzatu diote hurbiltzeko gonbita. Horretarako, "kedada herrikoiak" egingo dituzte Herriko plazan, 7:30ean, 10:00etan, 14:00etan, 16:00etan eta 18:00etan. Horrez gain, Enpresa Batzordeak elkarretaratzeak deitu ditu ostegun eta ostiralerako lantegiaren aurrean, 12:00etatik 14:00etara.

Mobilizazioa ostiralean

Ostiralean eskualdeko manifestazioa antolatu dute Autoglas Glavistako enpresa batzordeak eta SOS Aiaraldea plataformak. Mobilizazioa 18:00etan abiatuko da lantegiko ataritik, eta erantzukizunak eta konponbidea exijituko dizkiote Guardian multinazionalari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide