'Munduko Kulturak Aiaraldean' topaketa hartu zuen atzo Laudioko Lamuza parkeko Kasinoak, Bor-bor Aiaraldeko feminismo elkartearen eskutik. Kultura ezberdinetako eskualdeko emakumeak elkar harremantzea izan den ekimenaren xede nagusia, eta hainbat ekintza egin zituzten horretarako.
Merlin Medinaren hitzadiarekin abiatu zuten jardunaldia. Emakume migratuen ahalduntzea izan zuen hizpide abokatuak. Bizi hiztegi sozialaren aurkezpena egin zuten jarraian, eta 'Kulturen sutondoa' dinamikarekin girotu zuten bazkalordua, jatorri ezberdinetako mokaduak jateko aukera eskainiz.