Ellakuriko futbol zelaian egon ziren Autoglas-Glavistako langileak atzo arratsaldean, CD Laudiok gonbidatuta. Herriko futbol klubak Urgatziren aurka zuen partida, eta norgehiagoka baino lehen jaitsi ziren beharginak zelaira, euren pankarta eskutan, fabrikaren itxieraren eta 240 langileen kaleratzearen aurkako aldarria jendarteratzeko.
CD Laudiok badu harremana Autoglas-Glavistarekin, zeharka bada ere. Laudioko kluba CD Villosa deitzen zen lehen. Izen bereko enpresak sortu zuen taldea 1950. hamarkadan. Handik 30 urtera, Guardian talde estatubatuarrak erosi zuen beira fabrika; eta multinazional horrek "ardura zuzena" du Autoglas-Glavistaren egoeran, langileek behin baino gehiagotan salatu dutenez.
Hain zuzen, beharginek protesta egin zuten ostegunean Guardianen atarian, "errudun nagusia" dela nabarmentzeko:
Argazkiak: Luis Zurimendi