Bi emanaldi oso ezberdinez gozatzeko aukera egon zen atzo Faktorian, Arte Hartze zikloaren barruan. Miren Narbaiza eta Iratxe Garalucek Meteo ikuskizuna taularatu zuten. Proposamen oso inmersiboa eskaini zuten musikari eta bideogileak, musika, audioak eta proiekzioak uztartuta.
Jarraian, Amaia Bono igo zen oholtzara, eta umorez betetako bakarrizketa eskaini zuen, belarripresta eta sortzaile gisa izandako bizipenak ironiaz plazaratuta.
Bi emanaldiak amaitzean, sortzaileekin hitz egiteko aukera izan zuten bertaratutakoek, solasaldi informala eskaini baitzuten.
Abendura arte luzatuko da Arte Hartze zikloa. Hemen ikusi daiteke emanaldi guztiei buruzko informazioa.