Iñigo Martinez Sagastizabalek iragarri du Una quimera de vida liburuak bigarren edizioa izango duela. Hasierako 300 aleak ia amaitu ondoren, beste 200 plazaratuko ditu. Autoekoizpenaren bidea hartuko du berriro eta aukera baliatuko du zenbait akats konpontzeko.
Liburua, berez, eleberria da, baina kutsu autobiografiko handia dauka, egileak berak aitortu duen moduan. Osteogenesis inperfektua duen Brunoren istorioa kontatzen du eta, Martinez Sagastizabalen aburuz, egindako ahalegina positiboa izan da, pena sortu edo heroia bilakatu gabe osatu duelako pertsonaia.
Irakurleek egindako ekarpen guztiak eskertu eta altxortzat jo ditu idazle laudioarrak. Gainera, argitu du prest dagoela aurkezpenak egiten jarraitzeko.