Herriko establezimenduetan kontsumitu ez ezik, hurrengo urratsak bete beharko dira Laudio Berrikusi APPan:
- Sakatu Club LB botoian, Zozketak atalean eta hor agertuko da Gabonetako Zozketa.
- Han gehitu tiketa. Bertan adierazitako datu guztiak bete behar dira, eta tiketean daudenak jaso:
- Kodea: faktura-zenbaki sinplifikatua edo tiket osokoa (zenbakizko zifrak, letrak, sinboloak...)
- Erosketa tiketan agertzen den data.
- Zer establezimenduri dagokion.
- Ordaindutako zenbatekoa.
Tiketak edo faktura sinplifikatuak bakarrik onartuko dira (ez dira baliozkoak izango txartelarekin edo beste frogagiri batzuekin ordaindu izanaren egiaztagiriak). Txartelak baliozkoak izateko, gutxienez 10 euroko balioa izan beharko dute, eta partaidetza bat esleituko da erosketako 10€ bakoitzeko.
Kanpaina horrez gain, Gazte Menua ere abian da eta jadanik 120 txartel trukatu dituzte 16 eta 30 urte bitarteko gazteen artean.