Emanaldi hirukoitzaz gozatzeko aukera egon zen atzo Faktorian, Arte Hartze zikloaren barruan. Maite Aizpuruaren txanda izan zen lehenbizi. Sortzaile zumaiarrak Kultur Faktoriaren sormen beka jaso du, eta laguntza horren bidez prestatzen dagoen obraren hainbat pasarte plazaratu zituen publikoaren aurrean. Hainbat testu irakurri zituen, sormen prozesuan zehar idatzitakoak, laguntasunaren ingurukoak guztiak.
Ondoren, Idoia Hernandez 'Hatxe'-k kontzertua eskaini zuen, pianoa eta looperrak baliatuta. Eta bukatzeko, hirugarren platerra: Metrokoadroka sormen laborategiko kideak igo ziren oholtza gainera, sortze prozesuaren azken fasean dagoen Artxibo biluzia obra eskaintzera. Joan Mari Torrealdai Nabearen artxiboak hartu zituzten abiapuntu moduan, errealitatea eta fikzioa umorearekin uztartzen dituen antzezlana plazaratzeko.