Eskolatik kalera atera dituzte indarkeria matxistaren aurkako aldarriak Aretan

Erredakzioa 2023ko aza. 25a, 11:00

Azaroaren 25eko mobilizazioak egun bat aurreratu dituzte Aretan. Atzo egin zituzten indarkeria matxistaren aurkako ekimenak, eskolako irteera ordua probestuta. Tailerrak eta txokolatada egin zituzten Areta kaleko plazan, eta talde argazkia atera zuten gero, unean bertan eginiko pankartarekin. 

Aretako Emakumeak taldeak antolatu zuen ekimena, azaroaren 25aren testuinguruan prestatutako egitarauaren barruan. 

Argazkiak: Aretako Emakumeak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide