Poesia izan zen protagonista atzo Laudioko Elizalde kaleko gunean. Loly Garcia, Yoselin Martin, Aurora Nieva, Maria Blanca Ochoa eta Charo Martinez aritu ziren mikro aurrean, gerrari buruzko olerkiak errezitatzen.
Datorren larunbatean izango da bigarren txanpa, 18:00etatik aurrera, Rosi Puelles, Yoselin Garcia, Txaro Garcia eta Azalea Beltzen eskutik.