Auzolan eguna antolatzeko baliatu dute igandea Kirikiño Aisiladi Taldeko kideek. Ellakurin duten 'Basoa' espazioan elkartu ziren goizeko hamarretan, eta ukenduak egiten eta "txapuza pendienteak amaitzen" igaro zuten goiza.
Baina ez ziren bakarrik egon. Jurassic Walls kolektiboko kideak ere batu ziren zitara, eta Palestinaren aldeko horma-irudia atondu zuten Gregoria Marañon institutuko patioko paretetako batean.
Azken hilabeteetan hainbat artista gerturatu dira Ellakurira, Basoa espazioko eta parean dagoen institutuko paretak kolorez betetzeko.
Aste honetan ere ez dute atsedenik hartuko Kirikiñoko kideek, Neguko solstizioa ospatuko baitute datorren igandean, toki berean:
🔥 Datorren igandean neguko solstizioaren jaia egingo dugu, planazoa da, animatuuu 🌰🔥🌿💃💅 pic.twitter.com/e5bGnhOTrD
— Kirikino Atseden Taldea (@KirikinoTaldea) December 10, 2023
Argazkiak: Kirikiño