Gaur goizean auto bat harrapatuta geratu da Lamuza Parkeko sarreretako batean. Zehazki, Ugarte auzunuean dagoen zubi txikian izan da gertakaria, eskailerak dituen pasabidean.
Udaltzaingoak Aiaraldea Komunikabideari azaldu dionez, gidariak GPSaren azalpenak jarraitu ditu eta autoa zintzilik geratu da zubiaren eta eskaileren artean, aurreko gurpilak ez baitziren zorura heltzen.
Hori dela eta, garabi batek atera behar izan du, ibilgailuak ezin baitzuen ez atzera ez aurrera egin.
Kasulitatea edo ez, azaroaren 28an egoera berean topatu zuen bere burua beste gidari batek, parkearen kokapen berean eta arrazoi beragatik.