Ander Añibarro laudioarra, Jonatan Moreno amurriorra eta Ainhoa Campo aiararra proposatu ditu EAJk Arabako zerrendan joateko datorren urtean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Añibarro lehena doa Arabako zerrendaren dokumentuan, baina izenak orden alfabetikoan jarri dituztelako. Momentuz ez dute zehaztu zein hurrenkeran joango diren hautagaiak eta Ainhoa Campo aiararra ere hautatuen artean.
Alderdi jeltzaleak jakinarazi du aurkeztutako izenak militantziari aurkeztuko dizkietela, bozkatu ditzaten. Zehaztu dutenez, urtarrilaren 27an egingo duten batzar nazionalean ebatziko dituztela behin betiko zerrenda eta hurrenkerak.
Momentuz 15 izen egin dituzte publiko probintzia bakoitzeko, guztira 25 hautagai aurkezten direnean. Gauzak hala, hautagaitzen %40a jakinarazteke dago oraindik.