Laudio Institutuko dozenaka ikaslek izena eman dute aurtengo Erasmus+ programan eta pasa den astean izan zuten jadanik lehen bisita, abenduaren 4an eta 5ean, alegia.
Kasu horretan ez ziren izan beste herrialdetako ikasleak, baizik eta eTwinning europar plataformaren aditua, tresna hori baliatuko baitute lan egiteko eta berak azaldu zien nola erabili.
Hain zuzen, Trebatzailea Maria Rosaria Grasso izan zen. Berez, irakaslea Laudion egondakoa da jadanik Erasmus+ programaren barruan. Zehazki, iaz egon zen, baina bere ikastetxeko zuzendari gisa.
Indarrean dagoen edizioak hizkuntza gutxiatuak izango ditu ardatz eta institutuan oraindik ez daukate argi zein herrialderekin izango duten harremana.