Musika eta ardo dastatzea uztartu zituzten atzo Faktorian. Biba Ardoak taldeko kide batek gidatu zuen dastatzea. Euskal Herriko hainbat ardo ekologiko eskaini zituen probatzeko, edari bakoitzari buruzko azalpenak ematen zituen bitartean.
Trago eta trago artean, Morau eta Beñardoren abestiez gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Bi musikariek disko oso bat plazaratu dute ardoaren inguruan, eta hainbat emanaldi eskaini dituzte dagoeneko Biba Ardoakeko kideekin.