Larunbat gauean genero indarkeriari lotutako kasua jazo zen Laudion. Gaueko ordu txikitan larrialdi zerbitzuak mobilizatu zituzten eta Udaltzaingoak hartu zuen bere gain kasua, Ertzaintzaren babesarekin.
Hain zuzen, Ertzaintzaren prentsa bulegoak berretsi du eraso matxista izan zela larunbatekoa. Edonola ere, Udaltzaingoak adierazi du xehetasunik ez duela eskainiko.
Ez da aurten salatu den lehen eraso matxista, eta aurrekoak, gehienbat, jai esparruari lotuta egon dira.
Indarkeria matxista pairatuz edo horren lekuko izanez gero, polizien eta larrialdi zerbitzuen telefonoak (944034888 eta 112) ez ezik, Laudion badago Berdintasun Zerbitzua ere arreta eskaintzeko prest: 944034855.