Laudioko Herriko Plazan elkartu dira udaleko langileak, "administrazioan euskaraz aritzeko eskubidea" aldarrikatu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak euskara "zaila" dela argudiatu zuen epaileari arrazoi eman izana salatzeko.
Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak eta Euskal Herriko Euskalgintzaren Kontseiluak indarrak batuko dituzte 18:00etan Herriko Plazan, "euskarafobotzat" jo duten epaia irmoki gaitzesteko.
Hauek dira arratsaldeko mobilizaziora atxikitu diren eragileak:
- ELA
- LAB
- STEILAS
- Euskalgintzaren Kontseilua
- Hizkuntz Eskubideen Behatokia
- EAJ (Aiaraldea)
- EH Bildu (Aiaraldea)
- Omnia (Laudio)
- Hogeitalau elkartea (Aiara)
- Basalarrina Euskaltzale Elkartea (Laudio)
- Sorginlarren (Laudio)
- Kirikino Atseden Taldea (Laudio)
- Aiaraldea Koop. Elkartea
- Laudio Ikastola
- Latiorro Ikastetxea (Laudio)
- Laudio BHI-ko zuzendaritza
- Areta Herri Eskola (Laudio)
- Aresketa Ikastola (Amurrio)
- Urduñako Herri Eskola
- Mendiko Eskola (Amurrio)
- Zabaleko Ikastetxea (Amurrio)
- AEK (Aiaraldea)
- Laudioko Udal Euskaltegia
- Aiaraldeko Hezkuntza Publikoa Bizirik! plataforma
- Laudioko Udaleko Langile Batzordea
- Aiaraldeko Gure Esku Dago