Ehunka lagunek parte hartu zuten atzo eguerdian Laudion eginiko giza katean, Israel Palestinan egiten ari den sarraskia salatu eta berehalako su-eten iraunkor bat exijitzeko. Herriko plazan hasi eta Lamuza plazan amaitu zen ekimena, erdiguneko kale nagusiak zeharkatu ondoren.
Aiaraldeko bizilagun palestinar batek hartu zuen hitza amaiera ekitaldian. Eskerrak eman zizkien protestan parte hartu zuten herritar guztiei, eta denak "borroka beraren parte" direla aldarrikatu zuen.
Giza katearen antolatzaileek, auren aldetik, mobilizatzen jarraitzeko deia egin zieten bizilagunei, eta Israelen aurkako boikot kanpainan aktiboki parte hartzeko deia luzatu.
Herritar talde batek antolatu zuen atzoko ekimena, Laudioko Udalak deitutako bilera ireki baten ostean.