Hernaniko Udal Musika Bandak kontzertu monografikoa eskainiko du martxoaren 23an eta Josu Ortiz Delgado laudioarrak sortutako zazpi abesti joko dituzte.
Ortiz Delgado oso pozik dago jasoko duen aitortzarekin. Bere ustez, Hernaniko Helmuga Elkartea oso ona da eta, bestetik, zuzendari gonbidatu gisa ere arituko da.
Horrez gain, eta bandak berak iradokita, Urumea abestia sortu du laudioarrak emanaldirako propio eta Hernanin estreinatuko du. "Urumea da Hernani zeharkatzen duen ibaia eta horregatik izendatu dut horrela. Kantari berari dagokionez, euskal jota herrikoia da".
Gainerako abestiak Euskal Herrian edo Espainiako Estatuan jo dituzte aurretik beste banda batzuek. Zehazki, honako hau izango da joko duten kanta sorta:
- Brass Rhapsody (obertura)
- Carajillo
- Urumea
- Jazzphony
- Fireworks & Pyrotechnics
- Come and see
- The Himalayas Suite