Herriko zein eskualdeko eragile sozial eta politiko zein sortzailek ugarik jarri dute postua, baina ez da hori soilik egon. Musika emanaldiekin, grafiti zein zeramika tailerrekin eta umeentzako jolasekin girotu dute goiza, dozenaka herritar erakarrita.
Honakoa ez da aurten Laudion egongo den azken azoka izango. Bihar Urtea agurtzeko azoka egingo dute Aldai plazan, eta omenaldia egingo diote Iratxe Larrazabal baserritarrari.