Azkenaldian jarduera ugari hartu ditu Aretako Kultura Etxeak eta 2024an ildo beretik jarraitzeko asmoa dutela dirudi. Hain zuzen, hiru solasaldi izango dituzte hurrengo bi asteetan.
Hori baino lehen, dena den, batzarra deitu dute urtarrilaren 15ean Aretako Eguna antolatzeko. 18:30ean hasiko da bilera.
Hiru egun geroago, urtarrilaren 18an, Larrialdi pediatrikoak eta orokorrak mintzaldia eskainiko du Beatriz Pacho pediatrak. 12 urtetik gorakoentzako ekintza izango da, 17:30etik aurrera.
Hileko 24an, aldiz, ingurumena landuko dute, Larragorrin instalatu nahi duten zentral eolikoari buruzko hitzaldiarekin, 18:30ean.
Azkenik, Diana Ibargutxi psikologo eta sexologo laudioarrak Sexu heziketa: pornotik harago solasaldia emango du 17:00etan urtarrilaren 25ean.