Poliziaren operazio zabal bat gauzatzen ari dira Laudioko Zubiko Kurajo kaleko tabernetan. Aiaraldea Komunikabidea Ertzaintzarekin jarri da harremanetan eta honek azaldu dio droga trafikoarekin lotutako operazioa dela.
Lekukoek komunikabideari adierazi diotenez, polizia bi tabernetan sartu da eta bertan zeuden herritar guztiak identifikatu eta katxeatu ditu, establezimenduetako jarduna guztiz etenda. Banan-banan aterarazi dituzte herritarrak, identifikazio eta katxeoak burutu ondoren.
Operazio gehiago azken urtean
2023an tankera honetako operazio gehiago egin ditu Ertzaintzak Laudion eta Amurrion. Hainbat herritarrek droga-trafikoaren kontrako salaketak eta isunak jaso dituzte.
Informazioa eguneratzen joango gara informazio gehiago izan ahala.