Operazio berria egin du Ertzaintzak Laudioko Lamuza Parkean

Aitor Aspuru Saez 2024ko urt. 24a, 13:19

Ertzaintza Laudioko parkean gaur. / Aiaraldea.eus

Ertzaintzak abiatutako ekimena izan da, eta Udaltzaingoa ere bertaratu da. Gero Lanbide Heziketako ikastetxera jo dute agenteek. Poliziak adierazi du operazioa itxi dutela eta, momentuz, ez dutela ezer adieraziko.

Gaur 9:00ak aldera operazio berria hasi du Ertzaintzak Lamuzako Parkean. Lehen Gaztetxea zen lokaleko ataria inguratu dute agenteek, kalez jantzitako poliziek eta udaltzainek. Gutxienez, lau autok parte hartu dute egitasmoan.

Aiaraldea Komunikabidea bertaratu da parkera eta udaltzainek adierazi diote Ertzaintzaren operazioa zela burutzen ari zirena. Poliziek zenbait gazte identifikatu dituzte eta, itxuraz, drogen kontrako operazioa izan da.

Parkean egon ondoren, ertzain batzuek hainbat gazte identifikatu dituzte Lanbide Heziketako ikastetxearen alboan, jolastoki orduan. Hala ere, gazteek Aiaraldeari adierazi diotenez, ez dute inor atxilotu.

Komunikabidea zenbait aldiz jarri da harremanetan Ertzaintzako Prentsa Kabinetearekin eta honek erantzun du ez duela, momentuz, informaziorik zabalduko, baina ez dio atea itxi bihar ohar bat kaleratzeari, zerbait adierazi behar izatekotan.

Gogoratu beharra dago ostiralean bertan sarekada zabala egin zuela poliziak Laudion, eta 17 lagun isundu eta beste bi ikerketapean utzi zituela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide