San Roke edadetuen egoitza ohia kultura gunea bihurtzeko proiektuaren erredakzioaren lizitazioa gaur amaituko da. 100.000 euro (BEZ gabe) inbertituko ditu Udalak horretarako eta agiriaren egileek jadanik eginda dagoen dokumentua moldatu beharko dute.
Moldaketa horiek PIREP planaren exijentziak betetzera bideratuko dituzte. Hain zuzen, egitasmo hori Espainiako Gobernuak jarri zuen martxan, udalek birgaitu ditzaten euren eraikinak. Estatuak Next Generation funts europarren 480 milioi euro eskuratu zituen eta Laudioko Udalaren asmoa, zalantza barik, hortik finantzazioa lortzea da.
Horrez gain, lizitazioan gailentzen den enpresak beste bi eginkizun izango ditu; kontratistaren hautaketan aholkuak ematea eta egoitza zaharraren birgaitze energetikoa zuzentzea.
Berez, Landaluze eta Arrañoko igoeraren artean dagoen eraikina erabilera kulturaletarako prestatzeko asmoa ez da berria. EH Bilduk 2015-2019 legealdian saiakera egin baitzuen, baina ez zuen adostasun nahikoa lortu horretarako, besteak beste.