Otsailaren 14an grabatuko dute Laudion Txani Rodriguezen 'Los últimos románticos' eleberrian oinarritutako filma

Aimar Gutierrez Bidarte 2024ko ots. 8a, 12:07

Miren Gaztañaga aktorea eta David Perez Sañudo zuzendaria filmaren grabaketan. / Unai Mateo

Pantaila handira eramango dute Txani Rodriguez Los últimos románticos eleberria. David Perez Sañudo zuzendariak egokituko du idazle laudioarraren lana, Miren Gaztañaga aktorea protagonista moduan hartuta, eta otsailaren 14an Laudiora ekarriko dute grabaketa.

Gernikan abiatu dute Txani Rodriguezen Los últimos románticos eleberrian oinarritutako filmaren grabaketa. David Perez Sañudo zuzendariak hartu du idazle laudioarraren lana pantaila handira egokitzeko ardura. Sañudoren bigarren film luzea izango da honakoa, Ane filmaren ondotik. Ekoizle lanetan La trinchera infinita pelikula sarituaren atzetik egondako ekoizle berdina dabil. Protagonista nagusiaren papera, aldiz, Miren Gaztañaga aktoreak interpretatuko du.

Bakardadearen gaia du hizpide idazle laudioarraren eleberriak, "komunitatearen zentzua eta klase kontzientzia zeharo galdu diren garai batean". Obra honi esker Euskadi Literatura Saria irabazi Txani Rodriguezek 2021ean.

Grabaketa Laudion

Gernikan ekin diote filma grabatzeari, baina hurrengo asteetan beste hainbat lokalizazioetan ere izango da Sañudoren lantaldea, hala nola: Lisboa, Ronda eta Sevilla. Laudion ere grabatuko dituzte hainbat eszena. Otsailaren 14an izango da filmaketa eta, besteak beste, tren geltokiaren inguruetan arituko dira zinemagileak.

Hain zuzen ere, Laudio oso presente dagoen elementua da Txani Rodriguezen eleberrian. Esplizituki horrela zehazten ez den arren, liburuko pasarteak gertatzen diren eszenatokiak Laudioko txoko ugari ekartzen dituzte gogora. Euskadi Literatura Saria irabazi berritan, Aiaraldea Komunikabideak ibilaldia egin zuen Txani Rodriguezekin eleberria inspiratu zuten txoko desberdinak ezagutzeko.

Horrez gain, duela bi aste Poliedroa bideo-podcast saioan egon zen idazlea, bere azken eleberriaz hitz egiteko:

Erlazionatuak

Bazen behin Laudio distopiko batean...

Aimar Gutierrez Bidarte 2021 aza 16 Laudio

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide