Egun osoko egitarau antolatu du Kokoriko Hezkuntza Faktoriak inauterien astelehenerako. Ludoteka egin dute goizean Faktorian, inauteriekin lotutako hainbat jarduerarekin.
Arratsaldean, aldiz, "Amalurra esnatzeko ipuin kontalaritza musikatua" eskaini dute, eta eskulanak egiteko tailerra egin dute jarraian.
Hemen kontsultatu daitezke Faktorian datozen asteetan egingo diren jarduera guztiak.
Argazkiak: Izar Mendiguren Cosgaya