Sortzaileen bila ari dira Gazan hildakoak omentzeko otsailaren 24an egingo den ekimen herritarrerako

Txabi Alvarado Bañares 2024ko ots. 13a, 09:39

Laudioko pentsidounek ere egin dute bat Palestinaren aldeko aldarriekin.

Zapataz bete nahi dute Laudioko Herriko plaza, Israelek azken hilabeteetan eraildako palestinarren omenez. 

Aktibo jarraitzen du Palestinaren aurkako sarraskia salatzeko Laudion sortutako herritar sareak. Udalak sustatu zuen talde horren eraketa, eta abenduan egin zuten lehen ekintza publikoa. Ehundik gora lagun biltzea lortu zuten herrigunea alderik alde zeharkatu zuen giza katean:

Orain, aldiz, beste ekimen bat prestatzen ari dira datorren otsailaren 24rako. Zapatez bete nahi dute herriko plaza, Gazan hildakoen omenez, 11:30etatik 13:00etara bitartean.

Horretarako, herriko zein eskualdeko sortzaileen laguntza eskatu dute, “arteari bere tokia egiteko ekitaldi honetan ere”. Artista bakoitzak “kolaborazio txiki bat” egitea dute buruan, “kantu bat, olerki bat, bertso bat, zuzenean margotzea...”.

WhatsApp zenbaki bat jarri dute herritarren eskura, nahi duen orok harremanetan jartzeko aukera izan dezan: 692710520. “Bidali zure izena, telefonoa, arte diziplina eta egingo duzun ekarpenaren azalpen txiki bat, behar dituzun baldintza teknikoak (mikrofonoak, musika ekipoa...) eta zenbat denbora behar duzun”, zehaztu dute antolatzaileek.

Pentsiodunak ere

Atxikimendu kanpaina zabala jarri du abian Laudion martxan jarri den herritar taldeak. Palestinaren aldeko kartelak banatu dituzte herriko saltoki eta tabernetan, eta horietako askok jarri dituzte afixak erakusleihoetan. 

Atzo, aldiz, pentsiodunak batu ziren Palestinaren askatasunaren aldeko aldarrira, astelehenero egiten duten elkarretaratzea probestuz.


 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide