Novotel Madrid Centerren elkartuko dira Espainiako estatuko talde independenteetako 500 ordezkari larunbatean. Alkateak, zinegotziak eta diputatuak erakarriko ditu ekimenak eta helburua izango da sare bateratu eta dinamikoa egituratzea.
300 erakunde independente eta 1.500 ordezkari politiko batzea da egitasmoaren azken xedea, eragile politiko garrantzitsua izateko Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioan.
Aiaraldeari dagokionez, Omniak iragarri du presente egongo dela topaketan eta Ikunen izandako esperientzia baliatuko dutela.