Emanaldia eskaini zuten Burbuilak taldeko kideek atzo iluntzean Faktorian dozenaka lagunen aurrean. Giro informala nagusitu zen saioan, “entsegu irekia” eskaini baitzuen hirukoteak, motorrak berotzeko Amurrio Antzokian datorren astean egingo duten disko aurkezpenerako.
Gauzak hala, abesti batetik bestera salto egiten aritu ziren, kantuak elkarrizketa eta azalpen umoretsuekin tartekatuz. Ez ziren bakarrik egon kontzertu osoan, Izaro Otaegi ere igo baitzen eszenatokira abesti bat dantzatzera.
Dantzari urduñarra izango da, hain zuzen, Amurrio Antzokiko datorren asteko emanaldian Burbuilakoekin egongo den sortzaileetako bat. Beraz gain, Jone Urruela, Patas de gansa dantza kolektiboa, Txema Isasi, Garazi Abrisketa eta Iratxe Gorostizaga egongo dira kontzertu berezi horretan. Martxoaren 1ean izango da zita, 20:00etan, eta sarrerak salgai daude dagoeneko, hemen.
Lehen diskoa entzungai
Izar eta Irati Mendiguren Cosgaya ahizpek eta Izaskun Del Cerrok osatzen dute Burbuilak proiektua, eta urte hasieran plazaratu zuten sareetan euren lehen diskoa, Burubio Kultur Elkarteko Sustraia Records estudioan grabatutakoa: