Arrakastatsua izan da 'Geldiezinak gara' egitasmoaren lehen saioa. Dozenaka lagun bildu ziren igande goizean Latiorroko boulderrean, hainbat kirol mota ikusi eta praktikatzeko.
Hiru kirol uztartu zituzten goizean. Alde batetik, rokodromoan aritzeko jarduera parte hartzailea egin zuten Haitzetan Gora Mendi Taldeko kideek.
Jarraian, Arrizkuzubi Herri Kirol taldeko emakumeen erakustaldia egon zen, eta bertaratutako herritarrek ere aukera izan zuten parte hartzeko. Lautxirrinka klubeko kideek itxi zuten jardunaldia, irristaketa erakustaldiarekin.
Igandero
Martxoaren amaierara arte luzatuko da 'Geldiezinak gara' ekimena. Laudioko Udalak sustatu du programa, herriko hainbat kirol elkarterekin elkarlanean, helburu nagusi batekin: emakumezko gazteen arteak kirola bultzatzea. Horretara bidean, jarduera anitzak egingo dituzte igandero.
Argazkiak: Lautxirrinka Irristaketa Kluba eta Haitzetan Gora Mendi Taldea