Osasun publikoaren aldeko aldarriak kalera atera dituzte berriz

Erredakzioa 2024ko mar. 1a, 08:00

SOS Aiaraldea plataformak mobilizazio berria deitu zuen atzo Laudioko anbulatorioan salatzeko medikuen gabezia ez dela konpondu Etengabeko Arreta Gunean.

SOS Aiaraldea plataforma kalera atera zen atzo Osakidetzako zerbitzuaren egoera salatzeko eskualdean: "Kezkatuta gaude, haserre. Eskualdeko Etengabeko Arreta Guneetan mediku edota pediatra falta egun askotan, Galdakaoko ospitalera joateko garraio maiztasun nahikorik ez, eta osasun profesionalen lan-gainkargen ondorioak pairatzen ditugu, besteak beste. Honek guztiak arriskuan jartzen gaitu eta osasun zerbitzuetarako irisgarritasunean eragiten du, gure osasun eta ongizatean eragin zuzenak dituelarik".

Plataformako kideek Gotzone Sagarduy Osasun Sailburuari exijitu zioten neurriak hartzeko egungo egoera behingoz konpontzeko eta osasun publiko eta kalitatezkoa bermatzeko.

Halaber, deitzaileek salatu zuten mobilizazioak ez zirela hasi David Hernandezen heriotzarekin, aspaldidanik baitago mahai gainean Osakidetzaren prekarizazioa eta pribatizazioa. Hori dela eta, martxoaren 16an EAEko hiriburuetan egongo diren manifestazioetara batzera deitu zuten. Horrez gain, herritar guztiei luzatu zieten datorren martxoaren 5ean egingo den eskualdeko asanbladara bertaratzeko gonbita, 19:30ean Laudioko Herriko plazako erabilera anitzeko aretoan.

Argazkiak: Naia Vallejo Torres

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide