Solastiar elkarteko Tere Cosano omendu du Arabako Foru Aldundiak, berdintasunaren alde eginiko lanagatik

Txabi Alvarado Bañares 2024ko mar. 12a, 12:00

Martxoaren 7an jaso zuen aitortza Tere Cosano laudioarrak. / Arabako Foru Aldundia

Martxoaren 8aren testuinguruan egin zuten ekitaldia Artium museoan. Laudioko bizilagunaz gain, Arabako beste 6 emakumek ere jaso dute aitortza. 

Tere Cosanok Solastiar elkarteko presidente gisa eginiko lana aitortu du Arabako Foru Aldundiak. Martxoaren 8aren bezperan egin zuten omenaldia, Gasteizko Artium museoan, eta Arabako beste 6 emakumeren ibilbidea ere goraipatu zuten:

  • Victoria Cañas, Díez-Caballero upeltegiaren buruan ibilbide luzea duen enpresaburua.
  • Silvina Salinero, indarkeria matxistatik bizirik atera dena eta Aguraingo Sallurtegui elkarteko kidea.
  • Maria Luisa Garate, Lagunak elkarteko eta Rivabellosako Cáritas elkarteko kidea.
  • Feli Lopez de Robles, Gure Soroa Arabako Emakumeen Elkarteko kide eta Apodakako fede emailea izan zena.
  • Bene Txasko, Kanpezuko Emakumearen Kultura Elkartearen sortzailea.
  • Amaia Cadavid, Trebiñuko Udalaren lehen berdintasun planaren bultzatzailea.

Ekitaldian oroigarri bana eman zieten zazpi emakumeei, era Ramiro Gonzalezek hartu zuen hitza. “Harro sentitzen gara zuetaz, berdintasunean aurrerapenak lortzeko denbora asko eman eta ahalegin handia egin duzuen emakumeez; aurrerapenak zuentzat eta, batez ere, gainerako emakumeentzat”, nabarmendu zuen Ahaldun Nagusiak. Bere hitzetan, Araban "emakume indartsu ugari" daude, "eta indar hori erabili dute oztopoak gainditzeko, hesiak hausteko eta gazteenei beren ondarea eta urteetan zehar metatutako jakinduria transmititzeko”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide