Aretako frontoiak eskualdeko bi pilotari profesionalen partidak hartuko ditu ostiralean 22:15ean. Arkaitz Eskuzak Egiguren V. izango du bere alboan eta Agirre-Iztueta bikotearen kontra lehiatuko dira. Irabaziz gero, Binakako Serie B finalerako txartela lor dezake laudioarrak.
Iker Larrazabal, aldiz, Eskirozekin arituko da De la Fuente-Bikuña bikotearen kontra. Larrazabal jada sailkatu da finalerako, pasa den astean Eskuza eta Egiguren V. irabazi ondoren.
Eskualdeko pilotazaleek sarrera bikoitza eskuratzeko aukera izango dute. Aspe enpresaren bitartez, Aiaraldea Komunikabideak zozkatuko du ostiralean bertan, hemen.