Iker Larrazabal eta Arkaitz Eskuza aurrez aurre aritu ziren bart Zumarragako frontoian jokatutako Binakako Serie B Txapelketako finalaurreko ligaxkako partidan. Bi aiaraldearrak Orozkon garaipena lortzetik zetozen, finalerako txartelaren lehia bizian.
Larrazabal eta Eskiroz gailendu ziren Zumarragako norgehiagokan. Baiko enpresako bikoteak 22-11 irabazi zuen eta martxoaren 23an Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko den finalerako txartela ziurtatu zuen horrela. Gauzak horrela, iazko bikote irabazleak aurten ere izango du txapel berri bat janzteko aukera.
Arkaitz Eskuzak eta Julen Egigurenek, ordea, asteburu honetan izango dute Labriteko finalean lekua egiteko azken aukera. Eskuzak etxean jolastuko du, Aretako frontoian. Agirre-Iztueta bikotea izango dute aurrez aurre, finalera sartzeko lehiakide zuzenak. Izan ere, bi bikoteak berdinduta daude.
Aiaraldea Komunikabideak Aretako frontoian elkartu zituen tokiko bi pilotariak; Larrazabal eta Eskuza. Zumarragako partidaren aurrean bakoitzaren inpresioak eta aurreikuspenak azaldu zituzten: