Larunbatean lehiatu zen Arabako eskolarteko karate txapelketa Gasteizko Arriaga kiroldegian, eta Laudioko klubak emaitza oso positiboak lortu zituen. Izan ere, Jon Cerrok eta Garoa Guarestik urrezko dominak eskuratu zituzten, Asier Gonzalezek eta Xil Lopezek zilarrezkoak eta Uxue Roblesek eta Garazi Unanuek brontzezkoak.
Kirolariak ez ezik, Araba Karate Klubak bi epaile izan zituen txapelketan, Angel Daza eta Fernando Urquijo. Horrez gain, Nuria Bañosek eta Harriet Artarazek entrenatzaile lanak egin zituzten.
Aste biziak izaten ari dira hauek karate egiten dutenen artean, otsailean zortzi gerriko beltz ere lortu baitzituzten.
Argazkiak: Araba Karate Kluba