Atzo Aretan atxilotutako pertsonak eskopeta bat baliatu zuen mehatxatzeko, Ertzaintzak adierazi duenez. Hori dela eta, suzko armarekin mehatxuak egitea leporatuko diote. Momentuz, akusatua ez da igaro epailearen aurretik, poliziak berak azaldu duenez.
Gertakaria atzo izan zen 14:00ak aldera, eta hainbat ertzain bertaratu ziren Aretara, lagun hori atxilotzeko eta beste bi herritar identifikatzeko; bata mehatxuak jaso izanagatik eta bestea lekukoa izateagatik.