Aretako bizilagunek ez dute Gasteiz kalean eraikitzekotan dauden low cost gasolindegia nahi. Horrela aldarrikatu zuten bizilagunek atzo, Laudioko Udalek abiatutako parte hartze prozesutik sorturiko Aretako Kontseiluak deitutako mobilizazioan.
Balizko azpiegiturak Gasteiz kaleko inguruetan sortuko lituzkeen eragozpen eta kalteak argudiatu zituzten egitasmoaren aurka azaltzeko. Trafiko ugari jasotzen duen kalea da, eta gasolindegiak "autoekin sortzen den anabasa" areagotuko lukeela azaldu dute Aretako Kontseiluko ordezkariek. Bide segurtasun eza eta Aldundiaren errepide araudiarekin bat ez egitea ere egotzi diote auzokideek proiektuari.
Apirilean ere mobilizazioekin jarraituko dutela aldarrikatu dute, "proiektua betiko gelditzeko asmoz". Bide horretan, Udalari eta Arabako Foru Aldundiari luzatu diote egitasmoaren aurka egiteko deia, baita proiektua sustatu duenari ere.