Euskal Herriko Topaketa Bolleroak prestatzen ari dira une hauetan emakume lesbianen borrokari buruz hausnartzeko. Berez, jarduerak Leitzan izango dira apirilaren 26tik 28ra bitartean eta izena emateko aukera egongo da apirilaren 12ra bitartean.
Hiru eguneko egitarauaren barruan adierazpen artistikoak, kirola (kanariar borroka), hitzaldiak, otorduak, bertso saioak eta mahainguruak uztartuko dituzte.
Azken horietako batean, hain zuzen, Aiaraldeko bi ordezkari egongo dira. Eskualdeko bi lagun egongo dira Identitarismotik harago: TERF mugimenduaren kontrako borroka solasaldian, larunbatean 10:00etan. Alde batetik, Ira Pereirok hitz egingo du Txao Titis kolektiboaren izenean. Bestetik, Orbeko Etxeko kide batek hitza hartuko du azaltzeko zein ekintza burutu dituzten transfobia sustatzen duen diskurtsoaren kontra.
Gogoratu beharra dago irailean egin dela Txao Titis jaialdia Orbeko Etxean, non borroka transfeminista izan zen ardatza.