Hainbat txoko eta tabernatik jarraitu zuten Laudioko zaleek atzoko Errege Kopako Finala, baina Latiorro izan zen jende gehien pilatu zuen auzoa.
Egun osoko egitaraua antolatu zuten bertan Laudioko Zaleak peñako kideek. Ehunka lagun bildu ziren herri bazkarian, DJ emanaldian eta partidaren proiekzioan.