Kultur sorkuntza Aiaraldean

Lycée de Saint Orensen Javi Gilen dokumentala baliatzen ari dira Gerra Zibilari buruz hausnartzeko

Aitor Aspuru Saez 2024ko api. 8a, 16:35

Jose Ric Derne, filmaren une batean.

España una, Portugal cero dokumentala hautatu du Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak Gerra Zibila lantzeko.

Okzitaniako Saint Orenseko Bigarren Hezkuntzako institutuak España una, Portugal cero film dokumentala erabili du Gerra Zibila jorratzeko bere ikasleekin. Aurten 50 gaztek osatutako hiru gelek ekin diote hori egiteari eta hurrengo ikasturtean ere egingo dute.

Modu horretan, Javi Gil laudioarrak zuzendutako lana txertatuko dute ikastetxeko eduki akademikoen artean. Gilek iaz sortu zuen filma Santi Ric aragoiarrekin batera, Izaskun del Cerro urduñarraren musikarekin.

Berez, Jose Ric Derneren bizitza kontatzen du dokumentalak. Gizon hori Santi Ric beraren senidea da eta aukera izan zuten bera elkarrizketatzeko 103 urte zituenean. Ric Dernek bizitza latza izan zuen: 16 urterekin izena eman zuen Errepublikaren alde borrokatzeko, Frankismoaren kartzelak ezagutu zituen eta gero, Frantziara erbesteratuta, nazien aurkako erresistentzian parte hartu zuen, harik eta kontzentrazio esparru batean sartu zuten arte.

Filmea AP-68 ekoiztetxe euskal-aragoiarrak egin duen lehen dokumentala izan da eta, ikusi daitekeenez, harrera ona izan du. Berez, Santi Ric gonbidatu zuten ikasleek egindako lana ikusteko, dokumentalean oinarritutako erakusketa sortu baitzuten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide