Ezohiko ekintza ugari antolatu dituzte Gardeako Jai indarberrituetan: Free Tour Orbeko Etxean, teniseko sake txapelketa radarrarekin...

Aitor Aspuru Saez 2024ko api. 15a, 20:30
Xaibor ere arituko da Gardeako Jaietan. / Aiaraldea.eus

Ohiko jarduerekin batera, kultura eta kirol hitzordu bitxiak prestatuko dituzte gardearrek: tenis sakeko txapelketa, formatu txikiko arte eszenikoen jaialdia edota Free Tour Orbeko Etxean.

Duela hilabete gutxi iragarri bezala, Gardeako Jai Batzordea guztiz indarberrituta itzuli da eta bultzada hori begien bistakoa da aurtengo egitarauan. Bost eguneko festa izango da guztira eta, ohiko ekintzetatik harago (herri bazkariak, kontzertuak, dantza erakustaldiak...), hitzordu benetan originalak egingo dituzte.

Kirola eta kultura

Kirola eta kultura izango dira ekintza berritzaileen bi ardatzak, eta auzunean dagoen ekosistema baliatuko dute horretarako, gehienbat. Horrela, tenis sake txapelketa egongo da, eta parte hartzaileen pilotek hartzen duten abiadura neurtzeko radarra erabiliko dute. Tenisak, padelak, hockeyak, bola jokoak... kirol praktika ez horren hegemonikoek egitarauaren zati bat hartu dute.

Kulturaren esparruan, aldiz, argazki lehiaketa, Free Tour Orbeko Etxean, bakarrizketak, umore ikuskizunak, formatu txikiko arte eszenikoen jaialdia, Txani Rodriguezen liburu aurkezpena... egongo dira.

Musikari dagokionez, The Smoke Dealers edota The Domestics taldeek joko dute eta umeentzako musika eskaintzaren barruan Xaibor izango da protagonista nagusietako bat. Lankaietako Lagunak eta Laudioko Musika Banda ere egongo dira.

Jakina, ohiko jarduerak ere ez dira faltako: Arloteen emanaldia, DJak, haurrentzako puzgarriak...

Egitarau osoa

MAIATZAK 2, OSTEGUNA
15:30 // Gizonezkoen Padel Txapelketa
20:00 // The domestics taldearen kontzertua Orbeko Etxean

MAIATZAK 3, OSTIRALA

12:00 // Mez Andere abesbatzarekin. Jarraian, Gizarte Etxean, luntxa
15:30 // Gizonezkoen Padel Txapelketa
17:30 // Bolatokian, Santa Kruz Bolatoki Sari Nagusia
18:00 // II. Argazki lehiaketa
19:30 // La seca liburuaren aurkezpena Txani Rodriguezekin
20:00 // Txupinazoa eta parrillada herrikoia, Bi Hotsak abesbatzak girotua
21:30 // DJ Ander Gizarte Etxean

MAIATZAK 4, LARUNBATA

10:00 // Txapelketa, bolatokian
11:00 // Hockey tailerra eta jokoak adin guztientzat
11:00 // Puzgarriak, tailerrak eta haur eta nagusien jolas tradizionalak Kirikiñorekin
11:00 // Clown eta korporazio tailerra Gardeako Kultur Gunean (Eskola zaharrak). Izena aurretik eman behar da gardearte@gmail.com helbidean
12:00 // Arloteen emanaldia
12:00 // Radar bidezko sake abiadura lehiaketa. Ondoren, entrenamendu irekiak
13:00 // Kalejira Bide zaharretatik, San Roke Musika Taldearen eskutik
14:00 // Herri bazkaria
15:30 // Hockey Txapelketa Mistoa: I. Gardea Txapelketa
16:30 // I. Mus Txapelketa
17:00 // Buruhandiak
18:00 // Txokolate jana herrikoia
18:30 // Gizonezkoen Padel Txapelketaren Finala
18:30 // Xaibor diskodantza
20:00 // Gardearteren 3. edizioa. Formatu Txikiko Arte Eszenikoen Jaialdia Kultur Gunean (Eskola zaharrak)
22:00 // Kontzertua The Smoke Dealers taldearekin, Gizarte Etxean

MAIATZAK 5, IGANDEA
10:00 // Lankaietako Lagunak taldearen Kalejira, Laudiotik abiatuta
11:00 // Ilustrazio tailerra Gardeako Kultur Gunean (Eskola Zaharrak). Izena aurretik eman behar da gardearte@gmail.com
11:30 // Meza Santa Luzia abesbatzarekin
12:00 // Haurrentzako grafiti tailerra Orbekon
12:30 // Dantzak Itxarkudia taldearen eskutik
13:00 // Free Tour Orbekoraino, Santa Luzia abesbatzarekin
14:00 // La madre que me parió bakarrizkezta, vermut eta pikoteorekin, Orbekon
15:00 // Umorezko Saioa DIDIrekin Orbekon
16:00 // DJ La Prima eta La Vera taldeekin Orbekon

MAIATZAK 12, IGANDEA
13:00 // II. Argazki Lehiaketaren sari banaketa Gizarte Etxean

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide