Gaur arratsaldean hasi dira Gardeako jaiak. Zortziak aldera piztu dute festari hasiera emateko suziria, parrillada herrikoiarekin batera. Aurretik, baina, bestelako jarduera batzuk ere egin dituzte auzoan, Txani Rodriguezen azken eleberriaren aurkezpena kasu.
🥳Gardeako jaiak ere hasi dira gaur arratsaldean
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) May 3, 2024
Ikusi hemen asteburuko egitaraua 👉 https://t.co/cCNcjbqjai
🗣️Antolatzaileekin hitz egiteko aukera izan dugu txupinazoan 👇👇👇 pic.twitter.com/IdGDWTFzsZ
Mota horretako kultur jarduerek protagonismo berezia izango dute aurtengo jaietan. Igandera arte luzatu da egitaraua, eta hemen ikusi daitezke jarduera guztiak.
Argazkiak eta bideoa: Naia Vallejo Torres