Etengabeko Arreta Guneetan uneoro medikuak egon behar direla aldarrikatu dute berriz ere Laudioko pentsiodunek gaur. Eguerdian bildu dira Herriko plazan, astelehen guztietako ohiko elkarretaratzean, eta anbulatoriora jo dute gero. Bertan, erreklamazio kolektibo bat tramitatu dute, duela zenbait aste abian jarritako dinamikari jarraipena emanez.
Pentsiodunek eurek azaldu dituzte ekimenaren nondik norakoak:
🏥📢 Etengabeko Arreta Guneetan uneoro medikuak egon behar direla aldarrikatu dute berriz ere Laudioko pentsiodunek gaur.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) May 6, 2024
Info+👉 https://t.co/rmnZNFwSXI pic.twitter.com/18txRg10dU
Honakoa ez da pentsiodunek zerbitzu publikoen alde egin duten protesta bakarra. Apirilean tren zerbitzuaren irisgarritasunaren alde mobilizaztu ziren, besteak beste.