Atzo jakinarazi zuen ELA sindikatuak berriz abiatuko zela Autoglas-Glavistako Enplegua Erregulatzeko Espedientearen kontsuta epea, sei hilabeteko etenaldiaren ostean. Baina beste astebetez atzeratu dute da prozesua, Precoko Gasteizko bulegoak obretan daudelako. Lan Harremanen Kontseiluko zerbitzu da da Precoa, lan gatazka kolektiboetan erabiltzen dena.
Sindikatuak jakinarazi du bertara iritsi zirenean jabetu direla egoeraz. "Gure harridura handia izan da Precok ez digulako jakinarazi gaur ez zirela eskuragarri egongo bilera-gelak, are gehiago joan den astean aretoa erreserbatzeko eskatu ondoren".
Zehaztu dutenez, datorren asteko asteartean (maiatzak 14) egingo dute gaurko aurreikusita zuten batzarra. Gauzak hala, gaur gaurkoz, prozesuak etenda jarraitzen duela nabarmendu du sindikatuak.