Laudio Minbiziaren Kontra jaialdia laugarren ediziora helduko da aurten eta irailaren 14an izango da hitzordua Sorgin tabernan. Antolatzaileek jakinarazi dute sei taldek joko dutela eta Grippers egongo da horien artean. Madrilgo taldeak berriki atera du LP berria eta Europan egingo du bira. Bere azken data, momentuz, Laudiokoa da.
Elkartasun ekimenak Hardcore Hits Cancer elkartera bideratzen du dirua eta hauek, aldi berean, minbizia pairatzen duten umeak dituzten familietara.
Aurten egingo duten kontzertuak berritasunak izango ditu. Izan ere, eguerdian doako musika emanaldia eskainiko dute, talde eta DJ banarekin.