Dozenaka familia bertaratu ziren atzo arratsaldean Faktoriara. Faktotxiki Eguna ospatu zuten atzo bertan, espazioaren 3. urteurrenaren harira. Hainbat txoko atondu zituzten pabilioian barrena: ludoteka, jolas librearen txokoa, puzgarrien gunea... Iluntzean, aldiz, pizza afaltzeko aukera eskaini zuten, eta Wallas magoaren ikuskizunarekin eman zioten amaiera egitarauari.
Datorren asteko larunbatean emango diote jarraipena Faktoriaren urteurren ospakizunei. Kalejira egingo dute Faktoriaraino eta parrillada eta Anariren kontzertua egongo dira bertan.