Faktoriako 3.urteurrenerako kalejira, parrillada eta Anariren kontzertua prest

Erredakzioa 2024ko mai. 23a, 09:57

Larunbat arratsalde eta iluntzean izango da Faktoriako urteurren festa.

Duela hiru urte ireki zuela Faktoria espazioa Aiaraldea Ekintzen Faktoriak. Geroztik, 250 ekitaldi baino gehiago antolatu dira bertan, alor eta izaera anitzekoak: kultur emanaldiak, solasaldiak, tailer edo ikastaroak... Gauzak hala, gaur arte egindako ibilbidea komunitatearekin ospatzea izango du xede urtemuga festak.

Ez da, ordea, egun edo ekintza bakarrera mugatuko. Iragan larunbatean (maiatzak 18) haur eta familiei zuzendutako jaia antolatu zuten, ehundik gora lagun elkartu zituztelarik zirku guneak, puzgarriak, pizza tailerrak zein Walas magoak. 

Haur eta familiei zuzendutako jaia antolatu zuten iragan larunbatean, ehundik gora lagunen parte hartzearekin

Festa nagusia, larunbatean

Bigarren eta azken traka larunbat honetan izango da, maiatzak 25. Laudioko herriko plazatik abiatuko dute egitaraua, Sorginlarreneko kideekin batera hainbat kale lotuko dituen kalejirarekin. 18:30ean izango da hitzordua herriko plazan, eta Alberto Acero zein Zubiko Malekoia zeharkatuko dituzte, 20:00etan Faktoriara iristeko. Hain zuzen, ordu horretan izango da parrillada, doan. Gainera, Faktoriako merchandising postua ere egongo da, argazki erakusketarekin batera.

Parrillada, argazki erakusketa eta Anariren kontzertua egongo dira, besteak beste, Faktorian, 20:00etatik aurrera

Anarirena izango da kultur emanaldi nagusia, 22:00etan kontzertua eskainiko baitu musikariak, duela bi urteko irekiera jaian egin bezala. Sarrerak salgai daude oraindik Faktoria.eus webgunean.

Ekitaldi guztiak irekiak izango dira, proiektua eta espazioa bezala. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide