Antonio Oyarzabal musikari laudioarrak nazioarteko ibilbidearekin jarraitzen du eta Madrilgo Auditorio Nacional aretoan joko du pianoa azaroaren 10ean, Descubre zikloaren barruan.
Oholtza partekatuko du Espainiako Orkestra Nazioanalarekin eta Julia Cruz zuzendariaren aginduetara egongo da. Cruz gaztea da, baina trebakuntza akademiko handia izan ez ezik, hainbat sari eta beka jaso ditu jadanik. Britten Pears Young Artist garaikurra lortu du aurten eta duela bi urte Taki Alsop beka eman zioten.
Gauzak horrela, Oyarzabalek Londresetik joko du Madrilera Germaine Tailleferre sortzailearen Piano eta orkestrarako balada pieza eta Serguéi Prokófieven 7. Sinfonia interpretatzeko.
Antonio Oyarzabalek duela hilabete gutxi argitaratu zuen bere lan berria, La Muse Oubliéeren bigarren atala.