Parter Capitalen zuzendaria espetxeratu dute

Aitor Aspuru Saez 2024ko eka. 1a, 13:37

Mobilizazio ugari egin dira Laudion Glavistaren etorkizunaren alde. / Aiaraldea.eus

Rüdiger Terhorst Parter Capital funtsaren zuzendari bazkidea da eta Nanterreko Epaitegiaren aginduz sartu dute espetxean. Enpresa horrek Glavista erosi zion Guardian multinazonalari eta gero porrotera bidali zuen, langileek behin baino gehiagotan salatu dutenez. Une honetan epaileen esku dago Laudioko lantegiaren etorkizuna.

Espetxean dago Rüdiger Terhorst Parter Capital inbertsio funtsaren bazkide zuzendaria. Berez, ELAk jakinarazi duenez, hedabide frantziarren informazioak jasota, Nanteseko aireportuan arrastatu zuen Gendarmeriak maiatzaren 14an, Nanterreko Epaitegiaren atxiloketa agindua jarraiki. Gero, epaitegiak berak kartzelaratu du ArjoWiggins enpresaren itxiera dela eta.

Konpainia horrek diru-papera asmatu zuen XVIII. mendean eta zailtasun ekonomikoen ondorioz erosi zuen Parter Capitalek. Funtsak 2018an bereganatu zuen konpainia eta urtebete baino gutxiagoan eraman zuen porrotera. Ez zien hornitzaileei eta langileei ordaindu eta 220 behargin kale gorrian geratu ziren.

Operazio horren ondorioz, Nanterreko Epaitegiak esku hartu zuen eta hainbat delitu ekonomiko leporatu zizkion Terhorsti, diru-zuriketa eta iruzurra, besteak beste. Urte ugariko akusazioak ditu Terhortsek eta administrazioaren susmoa da enpresaren diru guztia kontuetatik atera zuela, ArjoWiggins konpainiaren egoera ekonomikoa jasangaitza bilakatu arte. Edonola ere, epaiketa ez da oraindik izan.

Parter Capitalek Guardian multinazionalari erosi zion Autoglas enpresa, Glavista sortzeko. Egun, konpainia itxita dago eta Enplegua Erregulatzeko Espedientearen kontsulta epean daude.

Espainiako Estatuan epaiketa gehiago

Auzitegi Nazionala ere Parter Capital ikertzen ari da Alcoa enpresan egindako kudeaketa dela medio. Hain zuzen, María Tardón epaileak jakin nahi du zer gertatu zen Grupo Industrial Riesgok Parter Capitali bideratutako 13 milioi euroekin, hainbat paradisu fiskaletara bideratu zirelako.

Glavista

Horrez gain, gogoratu beharra dago Parter Capitalek Autoglas erosi ziola Guardian multinazionalari, Glavista sortzeko. Egun, konpainia itxita dago eta Enplegua Erregulatzeko Espedientearen kontsulta epean daude. Hain zuzen, aste honetan bildu dira langileen ordezkariak, lehiaketa administraria eta Guardian eta Parter Capitaleko abokatuak. Batzar horretan, Guardianek eta Parter Capitalek berriz ere uko egin zioten erosketa operazioaren dokumentuak langileei emateari, ELA sindikatuak jakinarazi duenez.

Izan ere, beharginen susmoa da iruzurra gertatu zela operazio horretan, beste leku batzuetan egindakoa errepikatuta.

Hala azaldu zion ELAko abokatuak Aiaraldea Komunikabideari auziari buruz eginiko elkarrizketan:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide